Transfeminismotik ekarriak haur hezkuntzaraeskola eta identitateari buruzko kasu azterketak neoliberalismo garaian
- LEON HERNANDEZ, IRATI
- Rakel Gamito Gómez Director/a
- María Teresa Vizcarra Morales Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 15 de julio de 2021
- José Miguel Correa Gorospe Presidente/a
- Pilar Aristizabal Llorente Secretario/a
- Elena López de Arana Prado Vocal
- Rocío Anguita Martínez Vocal
- Alfonso García Monge Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Jakina denez, egungo genero eta sexualitate politikek askotariko erak dituzte emakumeen eta gorputz ez hegemonikoek pairatzen duten zapalkuntzan esku hartzeko. Bien bitartean, gaur egun indarrean dagoen sistema neoliberalak lehiakortasun eta indarkeria sustatzen darrai, jendartean duen eragina nabaria izanik eta zenbait indarkeria sistematiko betikotzen ditu.Horren aurrean, ezinbestekotzat jotzen da hezkuntza arlotik hausnarketa bat egitea, askatzaileagoa izango den hezkuntza sistemaren aldeko erronkan murgilduz, neoliberalismoaren antipodetan. Zentzu horretan ikerlan honen helburua nagusia haurtzaroa eta generoaren baitan, identitateari buruzko eztabaidetan zenbait argudio indartzea da. Horrela, azken urteetan indarra hartzen dagoen diskurtsotik kanpo, eztabaida berriak mahaigaineratzea nahi da; aktibismo transfeministatik datozenak. Egoera deskribatzeko eta emari transfeminista hezkuntza-praktiketan txertatzeko, lan honek lau kasu-azterketa jasotzen ditu, lau ikerketa ezberdinetan. Lehen ikerketak eskolakori jartzen dio begirada; errealitatearen erradiografia bat egiteko. Bigarren ikerketak erradiografia hauen baitak osatzea bilatzea dut, eskolako erronka zehatzak jasoz. Hirugarren ikerketak, identitatearen garapena aztertzen du eta azkenik, laugarrenak aurreko ikerketen sinergiak bilatzen ditu, zenbat hezkuntza-gako identifikatzeko. Horrela lehen eta bigarren ikerketatan 14 hezkuntza adituk parte hartu dute, hirugarren ikerketan berriz, sexu-genero disidentziaren kolektiboak eta laugarren ikerketak ahots denak gurutzatu ziren. Kasu azterketek beraz, askotariko iritziak eztabaida-taldeen eta elkarrizketen bidez bildu ziren.Emaitzek aditzera ematen dute behar-beharrezkoa dela egungo errealitate eta egoeran baitan proposamen integralak egitea; zeharkakoak, kokatuak eta komunitatearekin elkarlanean; eredu neoliberalei, neurgailu moralei eta (ber)binarizazioari adi, zein mugimendu feministak eta hezkuntza komunitatearen saretuz. Haur Hezkuntzako proposamen pedagogikoak balioan jarri behar dira eta helduok, sexualitatea, generoa zein identitatea ulertzeko ditugun eredu zurrunen bidez haurtzakoa mugatzea etetea beharrezkoa da. Era berean, tranfemisnmoa emaria pedagogikoa oso indartsu bat da Haur Hezkuntzako ikasgeletara gerturatzeko. Haurtzaroaren kode eta kultura zein gorputzaren agentzia eta erdiguneko posizioa abiapuntu izanik ikerketa-ondorioez gain, Haur Hezkuntzak aplika daitezken zenbait gako transfeminsita jasotzen ditu ikerketa honek; paradigma intersekzional, kritiko eta subertsibo batetik.