Estudio de los niveles de ligando CD40 en pacientes con síndrome coronario agudo

  1. San Miguel Hernández, Ángel
  2. Martin Armentia, Blanca
  3. Armentia Medina, Alicia
  4. Rodriguez Valencia, José Manuel
Zeitschrift:
Gaceta médica de Bilbao: Revista oficial de la Academia de Ciencias Médicas de Bilbao. Información para profesionales sanitarios

ISSN: 0304-4858 2173-2302

Datum der Publikation: 2011

Ausgabe: 108

Nummer: 3

Seiten: 75-80

Art: Artikel

DOI: 10.1016/J.GMB.2011.05.003 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openOpen Access editor

Andere Publikationen in: Gaceta médica de Bilbao: Revista oficial de la Academia de Ciencias Médicas de Bilbao. Información para profesionales sanitarios

Ziele für nachhaltige Entwicklung

Zusammenfassung

SarreraCD40 ligandoa (CD40L) TNF superfamiliakoa da, eta funtsezko eginkizuna du timoko humore-immunitatearen kontrolean eta zelula bidezko erantzun immuneetan, 39 KDa 261 aminoazidoz (aa) osatutako glikoproteina bat da, homotrimeroak osa ditzakeena edo klibaje proteolitikoa jasan dezakeena, 15-18 KDa-ko forma disolbagarriak ekoizteko. CD40 L (sCD40L) forma disolbagarriaren tasa altuak ikusi dira lupus eritematoso sistemikoa, leuzemia linfozitiko kronikoa eta angina ezegonkorra duten pazienteen serumean. Bi forma horien (mintzera lotutako CD40L eta CD40L disolbagarria) tasa altuak aurkitu dira angina daukaten pazienteengan; hortaz, horrek iradokitzen du CD40L-k eginkizun patogenikoa daukala prozesu aterosklerotikoan eta sindrome koronario akutuak (SKA) eragitean.Materiala eta metodoakGurutzetako Ospitaleko Barne Medikuntzako Zerbitzuko SKA daukaten 56 pazienteren (adina: 54,4±13,4 urte) sCD40L serum mailak aztertu ditugu, eta 22 pertsona osasuntsuren sCD40L serum mailarekin (42,7±8,4) alderatu. Determinazio-metodo gisa, CD40 Quantikine immunosaiakuntza erabili dugu. Hori fase solidoan dagoen ELISA bat da, giza CD40 ligandoa serumean neurtzeko diseinatua, E. coli bidez adierazitako giza CD40 birkonbinatzailea erabiliz. Alderaketa egiteko, SKA daukaten pazienteei troponina-determinazioak ere egin zaizkie, Roche Diagnostics-en Elecsys 2100 analizatzailearen kimiolumineszentzia-metodo bat erabilita.EmaitzakPaziente hipertentsoetan sCD40L-ren serum determinazioaren kontzentrazioa batez beste 1.048±157 pg/mL zen; emaitza nahiko bestelakoa da (p<0,05) pertsona osasuntsuetan lortutakoarekin alderatuta: 547±65 pg/mL. sCD40L-ren eta Troponina T-ren arteko alderaketa-ikerketak korrespondentzia-ekuazio baterako bide eman dute: Troponina T=1,48 * CD40L - 0,004.EztabaidaCD40L proteina prokoagulatzaile eta proinflamatorioak beste helburu bat irudikatzen du, arteroesklerosiaren eta SKAren tratamenduan. Gaur egun, SKA daukaten pazienteen arriskuen ebaluazioa troponinak aztertzearen bidez egiten da. Azken horiek miokardioko zeluletan nekrosia markatzen dute. sCD40L-ren determinazioaren balioa honetan datza: plaketak eta plaka ezegonkorrak aktibatzeko adierazlea denez, zelula kardiakoen nekrosia garatu aurreko arrisku-adierazletzat har daiteke.