Utilidad clínica y valor pronóstico de los niveles de leptina, su receptor soluble y grelina en pacientes con insuficiencia cardiaca en presencia o ausencia de obesidad
- San Miguel Hernández, Ángel
- Martín, Blanca
- Armentia, Alicia
ISSN: 0304-4858, 2173-2302
Argitalpen urtea: 2012
Alea: 109
Zenbakia: 2
Orrialdeak: 59-67
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Gaceta médica de Bilbao: Revista oficial de la Academia de Ciencias Médicas de Bilbao. Información para profesionales sanitarios
Laburpena
HelburuakAzterketa honen helburu orokorra da homeostasi energetikoan parte hartzen duten bi hormonaren (grelina eta leptina) funtzio kardiobaskularra ulertzen lagun dezaketen datu esperimentalak ematea. Datu berri samarren arabera, grelina serikoa indize kardiobaskularrekin erlazionatuta dago, eta leptina eta bere hartzaile disolbagarria, berriz, bihotzaren erritmoarekin erlazionatuta daude. Erlazio horiek agerian uzten dute pertsona gizenengan sistema endokrinoak eta baskularrak elkarri eragiten diotela. Ondorioz, egokia dirudi erlazio horiek eta beren erabilera klinikoa ebaluatzea, bihotz gutxiegitasuna duten eta gizenegi dauden edo ez dauden gaixoengan grelinaren, leptinaren eta leptinaren hartzaile disolbagarriaren kontzentrazioak analizatuta.MetodoaBihotz gutxiegitasuna duten 87 gaixorengan neurtu ditugu grelinaren, leptinaren eta leptinaren hartzaile disolbagarriaren mailak. Gaixoak bi taldetan banatu ditugu (gizenegi daudenak eta ez daudenak), gorputz masaren indizearen (GMI) arabera. Gainera, 25 kontrol normoponderal egin ditugu, merkaturatutako immunosaiakuntzak erabilita. Bestalde, grelinaren eta leptinaren kontzentrazio serikoen arteko erlazioa ikertu dugu BNP (garuneko peptido natriuretikoa) markagailu kardiakoarekin, analisi estatistikoa baliatuta.EmaitzakBihotz gutxiegitasuna duten pertsonengan grelinaren kontzentrazio plasmatikoa murriztu egiten den bitartean, leptinaren eta bere hartzaile disolbagarriaren kontzentrazioak areagotu egiten dira, eta gainera, biak erlazionatuta dauden BNP mailekin. Desberdintasun nabarmenak detektatu ditugu bihotz gutxiegitasuna duten gaixoen eta kontroletako grelina mailen artean (p<0,05). Era berean, estatistikoki nabarmenak diren desberdintasunak detektatu ditugu bihotz gutxiegitasuna duten gaixo gizenen eta kontroletako leptina kontzentrazioen artean (p<0,05). Aldiz, ez dugu erlazio nabarmenik detektatu bihotz gutxiegitasuna duten gaixo gizenen eta ez-gizenen grelina mailen artean.OndorioakBaliteke bihotz gutxiegitasuna duten gaixo gizenen eta ez-gizenen arteko desberdintasun metaboliko eta hormonal batzuk, hala nola leptina maila altuak, kardiobabesleak izatea.